
Eguraldia lagun izan dute aurten plaza Barrian indabak prestatzen aritu diren taldeek. 66 putxera eta lapiko aurkeztu dira eta giro itzela izan da igande honetan Jaietako Batzorde Mistoak antolatutako lehiaketa gastronomikoan.
Epaimahaian parte hartu dute Farolin eta Zaranbolas inauterietako pertsonaiek, eta buru belarri aritu dira, lapikoak banan banan dastatzen eta baloratzen. Putxerak izan dira aurkeztutako gehienak, bestelako lapikoak ere onartzen ziren arren, eta, Bilboko Konpartsen webgunean argitaratutako oinarrien arabera, askotariko indabak onartzen ziren (zuriak edo verdinak izan ezik).
Hauek izan dira aurtengo indaba lehiaketaren irabazleak. Txapelketa orokorrean lehen saria Txoko Sope-k lortu du eta bigarren saria Kaliko Elektriko-rentzat izan da. Hirugarren saria Aita Nabarro-k lortu du.
Konpartsei dagokionez, lehen saria Txomin Barullok irabazi du, bigarren saria Zaratasek eta hirugarren sariak Altxa Porruek.
Konpartsetatik gogoratu dutenez, Aratusteak ez dira oraindik amaitu eta «ezin ditugu mozorroak armairuan gorde». Astelehenean umeentzako ekintzak eta familientzako kontzertua izango da plaza Barrian; eta asteartean, «negar eta su artean, gure sardina maiteari egingo diogu agurra», Arriaga Antzokiaren aurrean.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Euskotren pospone por «motivos operativos» el cambio de andenes anunciado horas antes

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

