
Emakumeak eta Hiria Foroak «Emakumeon Donostia» mapa aurkeztu du. Emakumeen izenak dituzten kaleak agertzen ditu, eta haien gaineko informazio biografikoa eman. Donostiako Emakumeen Etxean, EHUko Berdintasunaren gaineko Masterraren barrenean egindako praktika batzuetatik sortutako proiektua da.
Donostiako Udalak ohar batean adierazi duenez, bertan, beste hiri batzuetan bezala, oso emakume izen gutxi dago kale izendegian eta, gainera, gehienak errege-erreginen familia eta ahaideak dira, edo erlijioari lotutakoak.
Kale, plaza eta abarri izena ematen dieten emakumeei dagokienez, askotan leku horietatik igarotzen den jende askok ez daki nortzuk izan ziren. Mapa honen bidez, kale izendegian dagoen emakume gabezia hori ikusarazi nahi dute, euren bizitzak ezagutarazi eta historikoki garrantzitsuak izan diren pertsonei aitortza egin. Parke, eskultura eta tradizionalki emakumeek izandako ofizioen inguruko informazioa ere jaso dute.
Honako linkaren bidez sar gaitezke mapan: https://labur.eus/emakumeondonostia

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
