
Lapurdiko Bardoze herrian gizon batek bere emaztea tiroz hil eta ondoren bere buruaz beste egin ondotik, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak oharra kaleratu du, «erailketa matxista» salatzeko.
Gogoratu duenez, indarkeria matxistaren ondorioz Euskal Herrian 2003. urtetik hil den emakumea da Bardozekoa, eta «ez dugu onartuko».
Oharrean dioenez, indarkeria matxistaren eta «sistema kapitalista patriarkalaren ondorioz» emakumeen pairatzen duten sufrimenduarekin bukatu beharra dago, eta horretarako mugimendu feministan lanean jarraituko dute «jendartea sentsibilizatzen eta biktimei gure babesa eta laguntza eskaitzen».
«Nazkatuta gaude erasotuak eta erailak izateaz! Indarkeria sexistari aurre egiteko lehen mailako arazo politikotzat hartua izan dadin eskatzen dugu. Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu», adierazi du.
Hala, ostegun honetan Hego Euskal Herrian –Gasteiz (20.00, Andra Mari Zuria), Iruñea (20.00, Udaletxeko plaza) eta Bilbo (19.30, Arriaga), besteak beste– elkarretaratzeak antolatu ditu, eta Bardozen, 18.00etan, Herriko Etxean. Horrekin batera, autodefentsa feministarako deia egin du, «gure bizitzak direlako jokoan daudenak».

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
