
Mendi lasterketen hitzordu garrantzitsua da Ehunmilak proba, eta hamargarren edizioa uztailaren 12, 13 eta 14an ospatuko da. Ohi denez, hiru distantzia desberdinetako probak lehiatuko dira: 168 kilometroko ultra trail famatua, 88 kilometroko Goierriko Bi Handiak proba eta 42 kilometroko Marimurumendi maratoia.
Proba luzeenean parte hartuko duten 515 korrikalariak ostiralean 18.00etan irtengo dira, eta Bi Handiak lasterketan izena eman duten beste 515ak 23.00etan. Igandean mendi maratoiaren txanda izango da, 265 parte hartzailerekin eta 8.00etan aterata.
Aurkezpen ekitaldia Beasaingo Igartza jauregian egin dute eta antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete proba aurrera ateratzea posible egingo duten 1.600 boluntarioei.

Pays Basque
Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Pays Basque
PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Pays Basque
Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Monde
Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

Pays Basque