
Primoz Roglicek sekulako erakustaldia eman du Vueltako hamargarren etapan, 36 kilometroko erlojupekoa Jurançon eta Pau artean. Jumbo Visma taldeko esloveniarra goitik behera nagusitu da erlojuaren aurkako proban eta hasieratik ikusi da alde oso handiak aterako zituela sailkapen nagusiko aurkariekiko.
Azkenean, Roglicek 47 minutu eta bost segundoan bete du ibilbidea, eta 1:38ko aldea atera dio Alejandro Valverderi. Movistar taldeko murtziarra izan da beste faboritoen artean "ongien" aritu den txirrindularia, eta sailkapen nagusian bigarren ipini da, 1:52ra.
Hirugarren postuan Miguel Angel Lopez dago orain, 2:11ra, etapan bi minutuko atzerapena pilatu eta gero –juxtu helmugan harrapatu du Roglicek–. Eta Nairo Quintana, liderraren maillot gorriarekin irten den beste kolonbiarra, oso ahul ibili da: hiru minutu pasatxo galdu ditu eta laugarren posturaino jaitsi da.
Espezialisten arteko borrokan, Patrick Bevin (CCC) izan da gaur onena, Zeelanda Berrikoa, etapan bigarren postua lortuz Roglicengandik 25 segundora. Eta hirugarrena Remi Cavagna frantziarra izan da (Deceuninck) 27ra.
Bihar 11. etaparen txanda izango da, Euskal Herrian hasi eta amaituko dena. Donapaleutik abiatuko da, 180 kilometro izango ditu, eta Urdazubin amaituko da, Dantxarinean, bi aldiz igoko duten mendatean.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas
