
Jakina zen bezala, aurten ezin izango da Bizkaiko ikastolen aldeko Ibilaldirik egin, koronabirusak eragindako osasun krisia dela-eta. Elorrioko Txintxirri ikastolak zuen aurtengoan jaia antolatzeko ardura. Maiatzerako zegoen aurreikusia eta, hasiera batean, urriaren 18ra atzeratu zuten. Baina, «egungo egoera ikusita, oraingoan ere bertan behera» utzi behar izan dutela iragarri dute.
Hala ere, datorren asterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, beti ere «ikusle kopuru mugatuekin, jarlekuak banatuta eta beharrezko bestelako segurtasun neurriak beteaz».
Honela, astelehenean, urriak 12, umeentzako ‘Gora kasete!’ ikuskizuna egingo dute, 18.00etan, ikastolan bertan. Asteazkenean, berriz, ordu berean Arriolan ‘El hoyo’ filma ikusteko aukera izanen da eta behin hau amaituta Galder Gaztelu-Urrutia zuzendariarekin eztabaidatzeko aukera izanen dute bertaratutakoek.
Larunbatean, urriak 17, musikaren txanda izango da. 20.30etatik aurrera, ikastolan bertan, Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskainiko du. Sarrerak 5 euroren truke salduko dira. Eta azkenik, hilaren 18an, igandearekin, Ibilaldiaren agur festa eginen dute Elorrion. Egun hortarako bertsoak, musika, magia eta dantzak tokia izango dute egitarauean.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza
