NAIZ

Arrantzale bat hilik atzeman dute Uhaitza ibaiaren bazterrean, Atharratze aldera

60 urte inguruko gizon baten gorpua atzeman zuten bart gauean jendarmeek Uhaitza ibaiaren bazterrean, Atharratze aldera. Arrantzan ari omen zen gizona nola hil zen jakiteko ikerketa abian da.

Atharratze herria eta Uhaitza ibaiaren bista. (NAIZ)
Atharratze herria eta Uhaitza ibaiaren bista. (NAIZ)

60 urte inguru zituen gizonezko bat hilik atzeman zuten, bart, Atharratze inguruan. Gizonaren gorpua Uhaitza ibaiaren bazterrean zegoen.

Oloroe-Donamaria Biarnoko udalerritik mendi sorospen zerbitzua burutzen duten Jendarmeriako kideak gizona hilotz agertu zen tokira bertaratu ziren gaueko 20.00ak aldera ‘La Republique des Pyrenees’ kazetak gaur plazaratu duen albistearen arabera.

‘Dragon 64’ izena duen larrialdi zerbitzuen helikopteroa baliatu zuten sorosleak gizonaren gorpua agertu zen eremura hurbiltzeko. Izan ere sorosleek ez zuten deus egin ahal izan pertsona horren bizitza salbatzeko. Gizonezkoa hilik zela baizik ezin izan zuten baieztatu.

Jendarmeriak ikerketa abian eman du pertsona horren heriotza nola gertatu zen argitzeko xede. Izan ere, arrantzan ari zen gizona istripu baten ondorioz zendu zela uste dute.