Atsedenaldi jardunaldia da gaur Giroan. Hamar etapa jokatuta, praktikoki bere erdigunera iritsi da Italiako itzuli handia. Egan Bernal (Ineos) da sailkapen nagusiko liderra, bigarren sailkatua den Evenepoeli (Quick Step) 14 segundo ateratzen dizkiola. Kolonbiarrak bederatzigarren etapa irabazita jantzi zuen maglia rosa.
Euskal txirrindularien lanari dagokionez, momentuz ez da arrakastatsua izaten ari. Mikel Landak (Bahrain) eroriko larria izan zuen bosgarren etapan eta astelehen honetan bertan operatu zuten Gasteizen lepauztaia sendatzeko. Lepauztaiaz gain, bost saihets ere hautsi zituen arabarrak. Ikusteke dago ea iristen den Tokioko Joko Olinpikoetara.
Sailkapen nagusiko lehen euskalduna Pello Bilbao (Bahrain) da. 21. postuan aurkitzen da gernikarra, lehen postutik 3 minutu eta 21 segundora. Are urrutiago aurkitzen dira Mikel Nieve (41), Castroviejo (44) eta Gorka Izagirre (47), liderrarengandik hogei minutu baino gehiagoko distantzian.
Astearte honetako atseden egunaren ondoren, hamaikagarren etapa jokatuko da asteazkenean. Perugian hasi eta Montalcinon bukatuko da 162 kilometroko lasterketa.
Giroko informazio gehiago eta honen xehetasunak NAIZeko webgune berezian aurkitu ditzakezue.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da













