Airbnb plataformaren bidez alokatzen den Baionako Tonneliers karrikan kokatua den apartamentu batera sartu dira, asteazken goiz honetan, Alda mugimenduko hainbat kide.
Bizitoki turistikoen emendatzea salatzea xede duen ekintza honetarako, Alda mugimenduko lagunek apartamendua alokatu dute, hiru egunez, eta bertan plantatu dira militanteak etxebizitzarako eskubidearen krisiari aurre egiteko kanpainari hasiera emateko.
Kazeta.eus hedabideak jaso duenez, leihoak ireki eta ‘Herrian bizi, ez espekulatu’ leloa zuen pankarta zintzilikatu dute.
Apartamentuan instalatu eta hamarnaka afixa itsatsi ondotik, Ipar Euskal Herrian apartamendu turistikoen emendatzea salatu dute ekimen horren bidez.
Alda mugimenduak azaldu duenez, 2021. urte hasiera arte, Baionako apartamentu horretan bertako bikote bat bizi zen urte osoan. Jabeak aldatu direnetik, etxebizitza turistiko bat bilakatu da.
Mugimenduak deitoratu duenez, Ipar Euskal Herrian 6.000-7.000 etxebizitza turistiko inguru daude urte osoan Ipar Euskal Herrian.
«Apartamentu hau bezala, milaka apartamentu eta etxe ez dira gehiago etxebizitzak izaten ahal tokiko herritarrentzat, eta bigarren etxebizitza edo alokairu turistiko bihurtzen dira», azaldu du mugimenduak.
Problematikaren aurrean, botere publikoei aterabideak bilatzeko deia luzatu diete Aldako kideek. Hain zuzen, Euskal Elkargoari, «neurri eraginkorrak hartzea» eskatu diote urte osoan alokatzen diren bizitegi turistikoen kopurua mugatzeko.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
