
TD Systems Baskoniak Matt Costello estatubatuarraren zerbitzuak berenganatu ditu hurrengo hiru denboraldietarako akordioa lortuta. Costello 1993ko abuztuaren 5ean jaio zen Linwooden (Michigan) eta CB Kanaria Handian azken bi sasoiak jokatu ostean iritsi da Zurbanoko erakundera.
Kanaria Handiko klubarekin ekaina hasieran apurtu zituen harremanak eta ordutik, Gasteizera iritsi zitekeenaren zurrumurruak hasten joan dira. Costello jokalari extrakomunitarioa izanik, Alec Petersekin batera Baskoniak jada extrakomunitarioen kupoa beteta dauka eta honek, datozen fitxaketak baldintzatu ditzake.
Barneko jokalari estatubatuarra Michigan State Unibertsitate ospetsuan hezi zen, non 25.1 puntu, 19.1 errebote eta 4.2 tapoi lortu zituen batez beste. Unibertsitate etapa ondoren, 2017ko udan, San Antonio Spurserko NBA frankiziarekin sinatu zuen eta lau partida jokatzera iritsi zen. Nolanahi ere, bere denbora gehiena G-Leaguen Austin Spur taldearekin pasa zuen, talde honekin 2018an txapeldun izan zen.
Costello 2018-19 denboraldian heldu zen Europara Sidigas Avellinoren eskutik, eta 13.8 puntu eta 9.3 errebote lortu zituen Basketball Champions League-n. Duela bi urte, 2019ko udan, Michiganeko jokalariak CB Kanaria Handiarekin sinatu zuen, eta bi denboraldi hauetan batez beste 11.9 puntu, 6.7 errebote eta 14.2 puntuko balorazioa lortu du. Eurocup-en, bestalde, 10.2 puntu, 6.5 errebote eta 14.2 puntuko balorazioa lortu du talde kanariarrarekin.
Azken aste hauetan iragarri dira Pierria Henry, Achille Polonara eta Ilimane Diop bezalako jokalari garrantzitsuek ez dutela jarraituko Gaistezen eta beraz, TD Systems Baskoniak, datorren denboraldiari begira, eraikitzen hasiko den proiektu berriari esperientzia eta kalitate egiaztatua gehitu ditu lehen fitxaketa honekin.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
