
Donostiako Aratz Erretegian, Jakitea Elkartearen eskutik, Pamiela argitaletxeko arduradunekin, euskalgintzako bere lagunekin, azalaren egilea den Jose Luiz Zumetaren sendiarekin, bere lana miresten duen jendez inguratua… Lagun artean, honela aurkeztu du astearte honetan Edorta Agirrek bere liburu berria.
‘Amantala ta mantela. Philosophia & oilo zopia’ elikadurari eta sukaldaritzari buruzko hiztegi bat da, alor horretako hitzen eta beren esanahien zerrenda biltzen dituelako. Jose Angel Irigarayk azaldu duenez, ordea, saiakera ere bada, hitzen hautaketan eta azalpenean pentsamendu propioa garatzen delako. Euskara ardatz duen pentsamendua, hain zuzen ere.
Agirreren ibilbidean hizkuntza eta kultura ardatz izan baitira. Honela azaldu dute Kepa Sarasolak eta Carlos del Olmok, bere jardunean eta liburu honen garapenean lagun izan dituen pertsonak, besteak beste.
Liburua eta bere edukiak definitzeko Agirrek berak «traste», «kulturilla» eta «purea» bezalako hitzak erabili ditu. Helburua sakonagoa da, ordea: «jakin behar dugu zer izan garen». Elikadura eta sukaldaritza eguneroko praktika gisa defendatu ditu Agirrek. Euskararentzat ere ikuspuntu pragmatiko hori defendatu du. Erabilera baita gakoa, bai sukaldaritzan, baita euskaran ere.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

EH Bildu volvería a ganar en Gipuzkoa y PNV y PSE necesitarían un apoyo para gobernar
