
Ehunka emakume Gasteizko Alde Zaharrean barrena ibili dira pasa den gauerdi honetan, Ama Zuriko jaien lehena, inolako erasorik ez dutela onartuko berresteko. Eta ondoko beste mezu bat helarazteko: «Gurekin beldurrak jai». Hori zioen Gasteizko Mugimendu Feministak erabilitako pankartak.
Aurretik jakina denez, festa hauei begirako protokolo zehatza prestatu du Mugimendu Feministak, Gasteizeko txosnekin, zenbait taberna eta gainerako eragilerekin batera. Telefono zenbaki bat prest dute ere, salaketak jasotzeko eta laguntza emateko: 747 414 834. Erasorik izanez gero kalean salatuko dituztela erantsi dute.
Hiru helburu barnebiltzen ditu protokoloak: konzientziazioa bultzatzea, erantzuna ematea eta autodefentsa feminista lantzea. Auzoetako jaietan jada erabilia izan da.
Kalejiran zuziak erabili dituzte, bai eta batukada baten soinua ere, beren mezua argi ikusarazi eta ozen entzunarazteko. Brulleriasetik abiatu dira, gauerdi aldera, festa gune nagusi batzuk zeharkatuz.
Ziztaden aurrean, «ez zaude bakarrik»
Honezaz gain, azken asteotan euskal herri ezberdinetan gertatu diren ziztada bidezko erasoak gertatu ezkero erizpide batzuk kaleratu ditu Mugimendu Feministak.
Hauetxek dira: «Abisatu ingurukoak eta ez geratu bakarrik. Deitu larrialdietara eta ospitalera hurbildu. Taberna edota txosnaguneko kideak abisatu, protokoloa aktibatu dezaten. Gogoratu erasoen telefona erabilgarri dagoela edozer behar izanez gero». Eta azken aipamen bat: «Gu beldurtzeko beste mekanismo bat da hau, ez zaude bakarrik».

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil



