
Donostiako Bretxa azokan postua duten baserritarrek kristalezko egitura berria izango dute eguneroko jarduerarekin jarraitzeko. Bretxako plazaren kanpoaldean egingo den berrantolaketaren baitan birkokatuko dira saltzaileak abiatu ziren lanak amaitzen direnean. Orduan, duela urte batzuk behin-behinerako eman zitzaien espazioa utziko dute.
Horrela dio astearte honetan Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu duten Bretxako Hiri Berrikuntzako Plan Bereziaren Xehetasun Azterketak.
Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi duenez, «baserritarrak protagonista izango dira Bretxako plazaren berrantolaketa berrian. Gainera, berrantolatze berri horren ondorioz, egun plazaren erdian dagoen eraikina –‘Tupper’ bezala ezagutzen dena – desagertuko da eta donostiar guztiok disfrutatzeko plaza ireki berri bat sortuko da».
Pergola berria merkatu ohiaren eraikinaren hegoaldeko aurrealden kokatuko da eta honako ezaugarriak izango ditu: gehienez 5 metroko zabalera; gutxienez 3,50 metroko altuera librea eta Bretxako merkatuaren aurrealdearen luzera berdina.
Gainera, Xehetasun Azterketak sotora sartzeko lerrokadurak eta bolumetria aldatzen ditu eta, ondorioz, sarrerak gehienez 8 metroko zabalera izango du eta Bretxa eta Arraindegia eraikinen aurrealdeekin lerrokatuta egongo da.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
