Iazkoa urte frenetikoa izan zen Dupla taldearentzat, banda honek 50 kontzertu inguru eskaini zituelako bederatzi hilabetetan zehar eta Euskal Herria osoa jarri zuen dantzan ‘Dantza gaua’ bezalako kanta biziekin. ‘Nahieran’ bere lehen albumaren kritika onen eta zuzenekoetan erakutsitako indarraren ondoren, euskal panorama artistikoan bere toki propioa izatera iritsi da.
Aurten bikote arabarrak bira berri beti ekingo dio, single formatuan ateratzen joango den abesti berriez hornituta. Zuzeneko berri bat prestatzen ari dira «dantzagarria izateari utzi gabe, espektroa zabaldu eta ikuskizuna beste ulertzeko era batera zabalduko duena», haien esanetan.
Dupla letra satirikoekin eta tradizioa eta abangoardia tartekatzen dituzten soinuekin itzuli da, ‘Alta Gama’ single berriak erakusten duen bezala. Momentuz audioa baino ez dute kaleratu. Kanta honetan Mikel Irazoki produktorearekin landu dute eta «abesti helduagoa eta zainduagoa dela» aitortzen dute, era berean.
Otsailaren 25ean, Durangon (40 minutu rock), emango dute lehen kontzertua. Martxoan toki hauetan egongo dira: 3an Valentzian, 9an Santiagon, 10ean Xixonen eta 18an Zornotzan.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
