
Koldo Mitxelena Kulturuneak marka-irudi eta web orri berria aurkeztu ditu astearte goiz honetan. Irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, diseinu berriak erakundeak kulturarekin, artearekin, dibulgazioarekin eta eztabaidarekin duen konpromisoa islatu nahi du, azaldu dutenez.
Maria Jose Telleria Kultur diputatuak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko zuzendariak aurkeztu dituzte web berria eta KMK marka. Bertan izan dira TGAko Nagore Garcia (irudiaren sortzailea) eta ZYLKko Cesar Capillas eta Bogdan Berghie (web orriaren diseinatzaileak) ere.
Telleriaren ustez, «marka eta web orria berrituz argi utzi nahi da Koldo Mitxelena Kulturuneak hemen jarraitzen duela, zerbitzuak ematen eta inoiz baino eskuragarriago izaten. Funts eta edukiekin 30 urtez egindako lan garrantzitsu batetik abiatzen gara».
Web berria
Aldaketaren helburua webgune «hurbilagoa eta errazagoa» egitea dela eta irudi berri bat sortzeak publiko gazteago batengana hurbiltzeko bidea irekitzea espero dutela ere esan du.
Web orri berria ZYLKk birdiseinatu du. Azaldu dutenez, esperientzia intuitiboa eta erabilerraza diseinatzen ahalegindu dira, erabiltzaileekin interakzioa bultzatuz. Gainera, webgune berriak lehen zeuden biak integratzen ditu: KMKrena eta Liburutegiko katalogoarena.
Bertan, erabiltzaileek KMKko programa, ekitaldi eta erakusketei buruzko informazioa topatu ahalko dute. Plataformak streaming-eko material ugari ere baditu eskura eta horiek eskuratzeko aukera ematen die erabiltzaileei edozein lekutatik eta edozein unetan.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
