
LAB, FSU eta Sud Solidaires sindikatuetako kideek AHTren irteera blokeatu dute ostegun honetan goizean Hendaian, erretreten erreformaren aurka. Parisera doan trena 10.00etan atera da, ordu erdiko atzerapenarekin.
Sindikalistak trenbidean paratu dira. Hendaia eta Paris arteko ibilbidea eginen duen AHT aitzinean. Blocage du TGV à la gare d'Hendaye. #ReformeDesRetraites pic.twitter.com/CUE7gBFtVN
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) March 16, 2023
Ipar Euskal Herrian LAB sindikatuaren bozeramailea den Argitxu Dufauk azaldu duenez, «mobilizaziotatik ekintzetara» pasatzeko unea heldu da erretreten erreformaren kontra, eta horregatik moztu dute goizean trenbidea.
Argitxu Dufau .@LAB_ieh ko bozeramaleak eman dizkigu gaurko ekintzaren klabeak. La porte-parole du syndicat .@LAB_ieh s'éxprime sur le blocage du TGV en cours à la gare d'Hendaye. #ReformeDesRetraites pic.twitter.com/boAzBLwCyg
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) March 16, 2023
Asteazkenean LAB, FSU eta Sud Solidaires sindikatuetako ordezkariek blokatze operazioa egin zuten Mugerreko garraio zentroaren eremuan. Bokale eta Tarnoseko CGT sindikatuko hainbat kidek parte hartu dute protesta horretan.
Eta ez zen izan ekintza bakarra, behin Baionan manifestazioa hasi ondoren Lapurdiko hiriburuko Herriko Etxea argindarrik gabe utzi zutelako. Horrelako argindar mozketa ere egin zuten iragan astean sindikatuek Donibane Lohizuneko Udalean.
CGT sindikatuak ere erretreten erreformaren aurkako ekintza burutu du goizean goizetik Angelun.
Goizeko 6.00etatik Angeluko France Asia ondoko biribilgunea blokeatzen ari dira CGTko zamalariak, energia arloko, metagietako eta burdinbideetako langileak https://t.co/3W71zUas6B pic.twitter.com/zZLSQxDsru
— kazeta.eus (@kazetaeus) March 16, 2023
Gaurkoa egun berezia da, bozketa erabakigarriak izango direlako frantziar Estatuko Senatuan eta Asanblada Nazionalean.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak



