
Kilian Jorneten izena aipatzen den bakoitzean, «alarma» guztiak pizten dira. Zer egin ote du? Hori da jendearen galdera nagusia. Eta ez da harritzekoa. Katalanak mendiko disziplina ezberdinetan zein lehietan goi-mailako jarduerak egin ditu. Alpinismoa, trail running, mendiko eskia, fastest known time izeneko aktibitateak, konpetizioa… Jorneten curriculumak orri asko betetzen ditu!
Hori guztia aipatu eta gero, harritu gaitu duela aste batzuk Norvegian eginiko jarduerak ez duela ia oihartzunik izan. Aurten ez da Alpeetara joan oso gustukoa duen Pierra Menta lasterketan parte hartzera. Ez, etxean bertan (Norvegian bizi da) gogor entrenatzen ari da; izan ere, Himalaiara egingo duen espediziorako indar guztiak ardaztu ditu. Eskiak hartu eta desnibel handiko jarduerak metatzen ari da.
Alabaina, tartea atera du pente raide edo aldats pikoetan jaitsiera bat egiteko. Breitind mendiaren ekialdeko aurpegian 1.500 metroko «mamuari» kosk egin diote Jornetek berak eta haren kide David Lindgren-ek. Baina horri gehitzen badiogu 60 graduko tarte bati aurre egin diotela; bada, zaila egiten zaigu zer edo zer gehiago gehitzea. Soilik, muturreko jaitsiera bat egin dutela, eta munduko espezialisten artean kokatu direla.
Breintind-eko jaitsiera hori egin bezain laster, Jornetek honako hau adierazi du: «Joko mental bat izan da. Haran erakargarrienetako batean marra ikaragarri bat egundoko giroarekin jaistea ez da txiripaz egiten. Davidek eta biok amets bat egia bihurtu dugu. Duela urte batzuk jarduera horrekin pentsatzen hasi ginen. Nire kideak mezu bat bidali zidan, eta, baldintzak aztertu ondoren, biharamunean mendi horretara abiatu ginen. Marra horrek erabat bete gaitu. Sekzio malkartsuak ditu, elurraren baldintza ezberdinekin topo egin dugu, horma erraldoien artean zintzilik zegoen zeharkaldi bat egin dugu, izotzean bi rappel ere…».
Maila gorena
Irakurtzen den bezala, kirolari katalanaren muturreko jaitsiera hori ez da Alpeetan, Andeetan edo Himalaian izan. Hots, sona handiko mendilerro horietan. Ez, Norvegia «xumea» du kokapen, baina, aurreratu dugunez, Jornetek beste ekarpen bat egin berri du. Eta Norvegia azpimarratzen dugu, besteak beste, hango elurra berezia delako: itsasoak eragindako elur hezea. Arrokan itsasten dena.
Ondoren, zalaparta iritsi da 60 graduko sekzio bat jaitsi ondoren. Hots, mendiko eskian dagoen eskalan jaitsiera hori maila gorenera eraman du: 5.6. Orain arte egin diren izaera bereko proposamenak ez dira oso egonkorrak izan. Alpeetako Aravis-en, Nant Blanc-en, La Verten edo Peuterey-ko ekialdeko aurpegian halako zailtasunak argitaratu dira. Tardivel, Bruchez eta enparauak izan dira 5.5 sendotu dutenak. Baina Jornet eta Lindgren-en jaitsierak beste kokaleku batera eramaten gaitu.
L'arrestation de Bayonne serait liée à une action contre l'usine Lafarge

La parte sindical y asindical de la Ertzaintza elevan el tono contra Lakua

Más de mil personas denuncian en Amurrio «el anacronismo» de la condena a Barbado y Zelaia

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Saint-Pée : un mois de réflexion face à la vente spéculative

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
