Orotara 121 enpresa izango dira ostiralean, larunbatean eta igandean Irungo Ficoba aretoan antolatu den Bioterra 2023 ferian. Bertan, produktu ekologikoak, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta kontsumo arduratsuaren arloetan dauden berrikuntzak ikusteko parada izango da. Lakuako Gobernuak Basque Green Deal postua jarriko du «garapen ekonomikoaren jasangarritasuna zabaltzeko eta sentsibilzatzeko».
Gipuzkoako Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok, Irungo alkate Jose Antonio Santanok eta Lakuako Ingurumen eta Jasangarritasun sailburuorde Amaia Barredok feriaren ezaugarriak aurkeztu dituzte gaur.
Barredok nabarmendu duenez, «gue ekonomia deskarbonizatzeko une erabakigarri batean aurkitzen gara. Honekin batera, baliabide naturalen eta Txingudi bezala bioaniztasun eremuen babesa indartzen ari gara».
Basque Green Deal postuan energia eraginkortasuna, energia berriztagarriak, mugikortasun jasangarria, ekonomika zirkularra, bioekonomia, KM0 elikadura eta nekazaritza ekologikoa arloetako informazioa zabalduko da.
Aurtengoa Bioterra feriaren hogeigarren edizioa da. 19 urte hautean 190.000 lagunek bisitatu dute eta 2.200 enpresa izan dira bertan.
Ficobara hurbiltzen direnek Biobeauty-Zero Zabor tailerrean parte hartu ahal izango dute, Sukaldean gunean errezeta osasuntsuak prestatzen jakiteko aukera izango dute edo Yoga Day delakoan aritu daitezke.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
