
Udalbiltzako kideak pasa den ostiralean Usurbilen batu ziren ezohiko Kontseilu Nagusi baterako. Haien ibilbideari buruzko gogoeta bat egin ondoren, ordezkari aldaketen berri eman zuten: Jabi Asurmendi Sainz lehendakari ohiak lekukoa eman dio Haritz Alberdi Arrillagari.
Ohar batean Udalbiltzak azaldu duenez, Alberdik, Getariako alkate eta Udalbiltzako lehendakari berriak, adierazi du ilusioz hartu duela kargua eta datorrenari eusteko gogoz dagoela.
Gainera, Batzorde Eragile berria ere aurkeztu zuten, zazpi kidez osatua: Begoña Enbeita Maguregi (Muxikako alkatea), Ioritz Berra Juaristi (Zaldibiako alkatea), Andoni Lariz Bustindui (Ziortza Bolibarko alkatea), Garazi Urdampilleta Astibia (Oiartzungo zinegotzia), Agurtzane Solaberrieta Mesa (Usurbilgo alkatea), Karlos Renedo Lara (Bilboko zinegotzia) eta Iban Verdugo Markotegi (Etxarri Aranatzeko zinegotzia).
Gogoeta fasea
Orain arteko ibilbidearen errepaso bat egin ondoren, Udalbiltzak adierazi zuen gogoeta fase batean sartuko dela, aro berri bati ekiteko intentzioarekin. Partzuergokideekin batera zehaztuko dituzte Udalbiltzaren funtzioak, gaur egungo beharrei egokitzeko asmoz. Heldu den urtearen hasieran izango dira ikusgai eztabaida horren fruituak.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
