
Arraunaren neguko lan gogorra Ligetan zentratzen da batik bat, eta denboraldiaurrea aproposa izaten da traineru bakoitzaren maila eta norabidea aztertzeko. Azken asteetan Portugaleteko eta Sestaoko jaitsierak jokatu dira eta larunbat honetan beste hitzordu garrantzitsu bat dute arraunlariek: XXX. Oriaren Traineru jaitsiera.
Arratsaldeko 15.40tik aurrera –azken trainerua 17.10etan aterako da–, 87 ontzi arituko dira bost maila ezberdinetan: llagut, jubenilak, beteranoak, emakumezko absolutuak eta gizonezko absolutuak. Horietatik lehenengo lauek Saikola eta Orioren artean dagoen distantzia bete beharko dute (4.000 metro), eta gizonezko absolutuek, aldiz, Mapil-Aginaga eta Orioren artekoa (6.000 metro).
Orio Arraunketa Elkarteak antolaturiko estropada honek garrantzia berezia hartu izan du beti, eta horren isla da bertan parte hartuko duten taldeen izenak. Emakumezkoetan, adibidez, Euskotren Ligan arituko diren zortzi traineruetatik sei euskaldunak arituko dira –alegia, Cabo eta Tiran izan ezik, beste guztiak–: Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra, Tolosa, Hondarribia eta Hibaika.
Hauekin batera beste euskaldun hauek ere arituko dira: Zumaia, Zarautz, Deustu, Ondarroa, Hernani, San Juan eta Lutxana. Gainera, Benidorm, Mataro eta Benidorm B ere gonbidatuak izan dira.
Gizonezkoetan, Eusko Label Ligan arituko diren asko Orian izango dira: Orio, Bermeo, Hondarribia, Donostiarra, Getaria, Ondarroa eta San Pedro. Hauez gain, beste 15 traineru lehiatuko dira: Lapurdi, Arkote, San Juan, Zumaia, Zarautz, Hondarribia B, Orio B, Busturialdea, Donostiarra B, Astillero, Hibaika, San Juan B, Ondarroa B, Mataro eta Laredo.
Beteranoetan 37 ontzi lehiatuko dira, jubeniletan lau eta lehenengoak ateratzen izango diren llagut modalitatekoak, beste zortzi.
Hasieran aipaturiko denboraldiaurrea duela aste batzuk hasi zen martxan. Urtarrilaren 28an jokatutako Portugalete-Memorial Luisfer Jaitsieran, Getaria (gizonetan) eta Orio (emakumezkoetan) izan ziren garaileak. Astebete beranduago, Sestaoko Julian Enrique Memorialean, Zierbenak (gizonezkoetan) eta Hondarribiak (emakumezkoetan) irabazi zuten.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
