
«Zuzenbidea betetzen duen arte eta Palestinako herriak bere lurraldean askatasunean eta berdintasunean bizitzeko duen eskubidea onartzen duen arte» Israelekiko harreman diplomatiko, ekonomiko, kultural eta kirol harreman guztiak eten behar direla aldarrikatu du BDZk.
Iruñean egindako ekintza batekin defendatu du hau, Nafarroako Museoaren fatxadatik bi pankarta zintzilikatuta, Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak Gazan genozidioa gertatzen ari dela eta Israelek genozidioa egiteko asmoa duela ebatzi zuenetik urtebete betetzen denean. Hortaz, Israelen aurkako zigorrak defendatu ditu.
Plataformak ohar batean gogorarazi duenez, Hagako Gorteak agindu zuen Israelek berehala utz diezaiola krimen hau eragiteari. «Epai horrek eta Gorte bereko iazko uztaileko epaiak, Israelek palestinarren lurrak okupatzea legez kanpokotzat jotzen duenak, NBEko estatu kide guztiei Israelek bere baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko betebeharra dakarkie», azaldu dute.
Horrela, honakoa defendatu dute igande honetan: «Iruñeko, Euskal Herriko eta Europako kaleetako iritzi publikoak urtebete darama eskatzen gure gobernuek nazioarteko legedia bete dezatela eta jardun dezatela genozidioari eta Israelen legez kanpoko okupazioari amaiera emateko».

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak


