
Arrigorriagak bat egingo du aurten ere Emakume Master Cup Zirkuituarekin, eta lehen mailako jaialdi batekin egingo du, bertako pilotalekuan erabakiko baita, igande honetan (11.30etik aurrera), B multzoko zein bi bikotek osatuko duten Binakako Txapelketa Nagusiko bigarren faseko ligaxka.
Uriarte-Capellan aukerarik gabe daude eta, beraz, Arraiza-Gaminde, Etxegarai-Arrillaga eta Salsamendi-Erasun izango dira bi postu horietarako borrokan arituko diren bikoteak. Hauen artean, jokatutako bi partidak irabazita, Arraiza-Gaminde dira txartelak bideratuen dituztenak eta lehen faseko azken jardunaldi honetan Salsamendi-Erasun izango dituzte parean. Nafarrak eta gipuzkoarrak puntu bakarra dute eta ia ezinbestekoa izango dute 22ra heltzea aurrera egin ahal izateko.
Jardunaldia irekiko duen partidan, Etxegarai-Arrillagak ezin dute hutsik egin txapelketa aho zapore onarekin utzi nahi duten Uriarte-Capellanen aurka. Beste multzoan dagoeneko sailkatuta dauden Arrizabalaga-Bergara eta Zabaleta-Osesek arretaz jarraituko dute Arrigorriagako jardunaldia, bertatik irtengo baitira finalerdien aurreko urrezko ligaxkan izango dituzten aurkariak.
Txapelketaren lehen fase honen amaieraren atarian, txapelketaren antolakuntzak «oso balorazio baikorra» egin du orain arte ikusitakoarekin, bai kirol aldetik eta baita pilotazaleen erantzunak «oso onak» izan baitira. Arrigorriagan ere gauzak bide beretik joatea espero da eta aukera bikaina izango da egungo emakumeen esku pilotarik onenarekin gozatzeko.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
