
Helburu argi batekin lurperatu dituzte ‘Memoriaren Kutxan’ beren mezu, desio eta kezkak Zuiako herritarrek: «Etorkizuneko uneren batean, beste belaunaldi batek entzun dezala gaur egun beren lurra defendatzen dutenen ahotsa». Larunbat goiz honetan egin dute ekimena, Villa Jesusa Parkean, Murgian Zuia Bidean elkarteak antolaturik.
Ekimena Solaria enpresak paisaia, bizi eredua eta udalerriaren garapena eraldatzeko mehatxua egiten duten eguzki-plaken makroproiektuak eta bere jarduerak aurkeztu eta urtebetera sortu da. «Testigantza kolektiboa» eman nahi izan dute herritarrek, erresistentziazko mezu bat helarazi, «etorkizunari esanez, zoritxarraren aurrean, komunitateak ez zuela amore eman».
Musikak eta jai giroak ardaztu dute ekitaldia, eta amaieran, arrosondoa landatu dute, bizitzaren, zaintzaren eta memoriaren sinbolo gisa. Izan ere askotariko mezuak jaso dituzte: utun pertsonalak, talde-hausnarketak, aldizkari ofizialak, musika, marrazkiak, objektu sinbolikoak eta etorkizunean kutxa irekiko duten, ondare hori aurkituko duten, pertsona horiei zuzendutako hitzak.
«Kapsulan gordetako ekarpen horiek erakusten dute lurraldearekiko loturak belaunaldiak zeharkatzen dituela eta komunitatearen babesari esker bizirik eta indartsu dagoela», adierazi dute. Eta zuia Bidean elkarteak azpimarratu du «premiazko garaian, memoria ereitea borroka modu bat» ere badela.
Zuia Bideanek makroproiektuen mehatxua ikusarazteaz gain, komunitatea ehuntzea, adierazpen espazioak zabaltzea eta mezu bat transmititzea du helburu, orain dagoenetik haratago doana, argi utziz, «hemen gaudela, eutsi egiten dugula, eta beste eredu bat posible dela uste dugula».
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
