
Osalan eta Estatuko Lan Ikuskaritza elkarlanean aritu dira Europako Lan Agintaritzarekin, basogintzan izaten diren laneko ezbeharren aurka talka plan bat abian jartzeko.
Lakuak ohar batean azaldu duenez, plan horren harira, joan den ekainaren 4an eta 5ean Europako Lan Agintaritzaren bisita jaso zuten, frantziar Estatuko, Portugalgo eta Italiako ikuskaritzekin batera, basogintzan jarduerak egiten dituzten pertsonen lan baldintzak eta laneko segurtasun eta osasunekoak hobetzeko esperientziak partekatzeko helburuarekin.
«Sektore horretan, Europa osoa dago kezkatuta lan istripuen eragin handiagatik eta horien larritasun bereziagatik», nabarmendu duEkonomia, Lan eta Enplegu Sailak, eta atzerritako teknikariak, Osalan, Lan Ikuskaritzako eta Gipuzkoako foru Aldundiko ordezkariekin batera, Legazpin, Soraluzen eta Beasainen dauden hiru baso lantegietan izan direla adierazi du.
«Bisita horiei esker, jarduneko langileek bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte baso sektorean ezarritako lan baldintzak eta segurtasun praktikak. Horrela, partehartzaile guztiek beren oharrak partekatu, eta hobetu daitezkeen arloak adierazi dituzte», gaineratu du, Europako Lan Agintaritzak eta erakunde laguntzaileek Sektore horretako lan baldintzak hobetzeko eta ezbehar tasa murrizteko elkarrekin lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi dutela azpimarratuz.
Izan ere, Lakuaren esanetan, «batera egindako ahalegin hori urrats garrantzitsua da basogintzako jardueretan parte hartzen duten langile guztientzako, lan ingurune seguruagoa eta osasungarriagoa sortzeko bidean».
Azken urteetan errepikatu dira ezbeharrak Euskal Herriko basoetan. Abenduan bi langile hil ziren baso lanetan ari ziren bitartean: 61 urteko langile bat hil zen Ataunen, eta beste langile bat Iurretan. Eta 2024ko apirilean 22 urteko langile bat hil zen Artzentalesen izandako lan istripu baten ondorioz.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas
