NAIZ

Ernairen ekimena Faisaien uhartean: «Hau ez da Espania ezta Frantzia ere»

Ernaiko gazteek plaka eta ikurrina jarri dituzte Bidasoa ibaian dagoen Faisaien uhartean Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatzeko. «Hau ez da Espainia ezta Frantzia ere. Ekin eta bultza askatasunera».

Faisaien uhartean Ernaik jarritako plaka.
Faisaien uhartean Ernaik jarritako plaka. (ERNAI)

«Hau ez da Espainia ezta Frantzia ere. Ekin eta bultza askatasunera». Hala dio Ernaik Faisaien uhartean kokatutako plakan irakurri daitekeen mezuak.

Astearte honetan komunikabideei bidalitako ohar batean gazte antolakundeak azaldu duenez, bi egun barru Bidasoa ibaian dagoen uhartea espainiar Estatuaren jabetzakoa izatetik frantziar Estatuaren jabetzakoa izatera pasako da. 

Horregatik, gazteak uhartera joan eta plaka eta ikurrina jarri dituzte, «uhartea ez dela Frantzia ezta Espainia ere aldarrikatzeko».

Ernaiko kideek «Euskal Herriarekin jolastea» ez dutela onartuko adierazi dute zabaldutako mezuan, eta «herri honek independentzia behar duela» azpimarratu dute.

Ernaik Faisaien uhartean egindako ekimena. (ERNAI)
Ernaik Faisaien uhartean egindako ekimena. (ERNAI)

Irailak 14, mobilizazioa Donostian

Era berean, irailaren 14an Donostiako kaleak hartzeko eta egingo duten mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute Ernaiko kideek.

Ekainean gogorarazi zuten Jon Paredes ‘Txiki’ eta Angel Otaegiren fusilamentutik 50 urte beteko direla aurten. Eta «50 urte hauetan, Euskal Herriaren askatasunaren alde borroka egin duten belaunaldiei aitortza egin, eta egungo gazte belaunaldiak Euskal Herria askatasunera eramateko indarrak batu eta bultza egin behar dutela» adieraziko dute Gipuzkoako hiriburuan, ‘Ekin eta bultza, askatasunera’ lelopean deitu duten manifestazioan.