
‘Uraren Lokarriak’ estreinatu du igande honetan, urriak 12, izen bereko herri dinamikak. Ikuskizuna Azpeitiako Soreasu antzokian estreinatu dute, Jon Paredes ‘Txiki’ eta Angel Otaegiren omenez, bi militanteak fusilatu zituztenetik mende erdia bete berri dela aitzakia gisa hartuta. Oroitzapenetatik tiraka ondu du ikuskizuna hainbat disziplina ezberdinetan aritzen diren herriko sortzaile talde batek. Azaldu zutenez, iraganeko gertakarietatik etorkizunera begiratzea xede prestatu dute emanaldia.
Eguerdiarekin abiatu da ikuskizuna, herritik antzokiraino trikitilariek lagunduta bidea egin ostean. Musika, antzerkia, dantza, irudiak eta testigantzak uztartu dituzte, guztira, 40 bat lagun igo dira oholtzara. Doan eskaini dute estreinaldia, herritar orori bertaratzeko aukera bermatuz diote horrela.
Aurkezpenean sortzaileek azpimarratu zutenez, «iraganetik gerora edertasunaren joskintzan egindako ibilbidea» da «auzolan artistikoa» eginez prestatu duten emanaldia.
Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren garaitik gaur egunera askotariko herritarrek egin duten «lana, borroka eta konpromisoa» ere aintzatetsi nahi izan dute emanaldian, bi militanteei omenaldia egiteaz gainera.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas
