.jpg)
Euskararen aurkako oldarraldia dela eta greba deitu du Ikamak abenduaren 11n. ‘Gure hezkuntza euskalduna’ lelopean «euskara krisi egoeran» dagoela salatuko du ikasle antolakundeak. Izan ere, uste du egungo hezkuntza eredua egoerari buelta emateko tresna izan beharrean, «honetan sakontzeko tresna izaten ari dela».
Ikamak azaldu duenez, testuingurua aipatutakoa izanda «euskalgintzaren olatu berri batean kokatu gaitzake», asko izan baitira «bizi dugun testuinguruaren aurrean olatu bat sortzearen beharraz mintzatu diren eragile euskaltzaleak». Horren adibide moduan jarri ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azaroan zerbitzu publikoetan deitu dituzten euskararen inguruko grebak eta Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an egingo duen agerraldia.
Hori dela eta, ikasle mugumenduari lekukoa hartzea dagokiola uste du Ikamak, «gure hizkuntzaren aldeko borrokan berretsiz». «Hizkuntza gutxituen funtzionamendurako eta biziraupenerako ezinbesteko tresna da transmisioa, eta hezkuntzak paper garrantzitsua jokatzen du horretan», azaldu du ohar baten bidez. Horregatik, euskararen ofizialtasuna eta aitortza nahi dituztela adierazi du, eta euskarak «Espainia eta Frantziaren markoetatik at, euskal hezkuntza euskaldun propioa» behar duela azpimarratu.
Argi du xede hori egikaritzeko egin beharreko bidea zein den, hots, «ikasle antolakuntza». Izan ere, Ikamaren aburuz, horrela bakarrik lortu daiteke «hezkuntza eremutik eta ikasle subjektua erdigunean jarriz, hezkuntza euskaldun bat». Aldarri horiek ikasgeletara eta kaleetara eramango dituzte abenduaren 11n egingo duten greban.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»
