
Lekunberriko Plazaolako trenbide zaharra.

A15 autobidean ez aurrera ez atzera geratu dira goizean.

Errepidea ia hutsik geratu da A15ean Pagozelain sortu den egoeragatik.

Iribasko gurutzean.

Alli herri inguruan emakume bat paseoan.

Mendukiloko kobatan ezin izan dute deus egin, ailegatzeko zailtasun haundiak.Elurra gelditu gabe aritu da Lekunberriko eta Leitzako inguruetan,

Lekunberriko Plazaolako trenbide zaharra.

Zuri erabat Astitzeko Mendukillo Kobazuloen inguruan.

Autobidea hutsik, Pagozelaien sortu den egoeragatik.

A15a gaur goizean.

Sarasate herria, Irurtzundik gertu.

Patxada ederrean Lekunberri, hezur-haragizkoentzat hotz zen.
Elurra... berriz
Eguzkia nagusi izan dugu aste osoan eta udaberria iritsi zelakoan ginen asko, baina kolpez tenperaturek behera egin dute eta elurra nagusitu da, Nafarroan bereziki. A15 errepidean arazo dezente sortu da eta mantu zuriz jantzi dira hamaika herri. Neguaren azken egunetan gara eta azkenera arte giro petralak eutsiko dio (eguraldia NAIZen), lasai dabilenarentzat zoragarria izan ahal den arren. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
14 MAR. 2015




