Berako Labiaga Ikastolak sortu zen plaza berean egin du aldarrikapena.
Berako Labiaga Ikastolak sortu zen plaza berean egin du aldarrikapena. (Gorka RUBIO | FOKU)
Tafallako Plazan eman dute ikastola asteazken honetan, eta jende ugari bildu da babesa adieraztera.
Tafallako Plazan eman dute ikastola asteazken honetan, eta jende ugari bildu da babesa adieraztera. (NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA (NIE))
Klasea karrikan emanez, egiten duten lana ikusi dute herritarrek.
Klasea karrikan emanez, egiten duten lana erakutsi diete herritarrei. (NIE)
Vianako Erentzun Ikastolan ere egun berezia izan dute, kanpoan egin baitute jarduna.
Vianako Erentzun Ikastolan ere egun berezia izan dute, kanpoan egin baitute jarduna. (NIE)
Asteak daramatzate ikastolan gaia lantzen eta ikasleek kartelak egin dituzte aldarrikapenekin.
Asteak daramatzate ikastolan gaia lantzen eta ikasleek kartelak egin dituzte aldarrikapenekin. (NIE)
Zangotzako mobilizazioa ere jendetsua izan da.
Zangotzako mobilizazioa ere jendetsua izan da. (NIE)
Ekintza ikusgarri honekin, Gimeno Hezkuntza sailburuari eskatu diote atzera egin dezala eta ez dezala itunik murriztu.
Ekintza ikusgarri honekin, Gimeno Hezkuntza sailburuari eskatu diote atzera egin dezala eta ez dezala itunik murriztu. Ikasgela hutsak erakutsi dituzte, Gobernuak hala nahi dituela salatzeko. (NIE)
Lodosako Ikastolaren egoera berezia da. Gimenoren neurriarekin HH osoa itunik gabe geldituko litzatekeelako. Horregatik sinatu dute Lodosako Adierazpena.
Lodosako Ikastolaren egoera berezia da. Gimenoren neurriarekin HH osoa itunik gabe geldituko litzatekeelako. Horregatik sinatu dute Lodosako Adierazpena. (NIE)
Lodosako mobilizazioa. Ikastolak funtzio garrantzitsua betetzen du bertan, eta Gobernuaren murrizketak kinka larrian jarri du proiektua.
Lodosako mobilizazioa. Gobernuaren murrizketak kinka larrian jarri du proiektua. (NIE)
Iruñeko San Fermin Ikastolaren protesta.
Iruñeko San Fermin Ikastolaren protesta. (NIE)
Iruñeko San Fermin Ikastolako komunitatea, ikasgela huts bat irudikatuz.
Iruñeko San Fermin Ikastolako komunitatea, ikasgela huts bat irudikatuz. (NIE)
Iruñeko Jaso ikastolakoak, aldarriak zabaltzen.
Iruñeko Jaso ikastolakoak, aldarriak zabaltzen. (NIE)
Ikastolak borrokan, Nafarroa euskaraz eta hezkuntza propioz josten segitzeko

Apirilaren 22an Iruñean egin bezala, ‘Atzerapausorik ez’ leloa zabaldu dute berriz ere ikastolak dauden Nafarroako hamabortz herrietan. Izan ere, Gimeno Hezkuntza sailburuak itunak murriztuko dizkietela iragarri du eta ikastolek ez dute «erabaki arbitrario» hori onartzen, hainbat arrazoirengatik. Alde batetik, Nafarroako haurrek ikastolan ikasteko eskubidea dutela defendatu dute. Bertzetik, murrizketekin, aurrera baino, atzera egiten dela ohartarazi dute. Herrialdea euskaraz eta proiektu hezitzaile propioz josten jarraitu nahi dute. Hezkuntza sare guztientzat berdintasuna eskatzen dute, eta ez daude ados Gobernuak erabaki hau hartu duen moduarekin.

Ikasgelak kalera aterata, kalean nahi dituzten arren, herriarentzat lanean segituko dutela erakutsi nahi izan dute.

06 MAI 2026