
Guillaume Fauveau argazkilaria, erakusketaren egilea. (Nahia GARAT)

Eraldatze betean dagoen itsasbazterra potretan hartu du argazkilariak. (Nahia GARAT)

Urriaren 18ra arte egonen da ikusgai, Donibane Lohizuneko La Rotonde gelan. (Nahia GARAT)

Negatibo batzuk nahitara andeatu ditu, koloreari dagokionez, errealitate berria agerrarazteko asmoz. Alterazio kimikoaren bidez, lurren eta ozeanoen berotzea oroitarazten duten tonu gorri eta laranjak azalaratu ditu. (Nahia GARAT)

Euskal Herriko zenbait hedabidetan argitaratzen ditu argazkiak Fauveauk (KAZETA, 'Mediabask', 'Berria', 'Gara'...), baita frantziar komunikabide batzuetan ere ('Liberation', 'Reporterre'...). (Nahia GARAT)
'Itsasoari begira' erakusketaren estreinaldia, Donibane Lohizunen
Guillaume Fauveau fotokazetariak hilaren 10ean estreinatu zuen 'Ce que la mer reprend - Itsasoari begira' erakusketa, Donibane Lohizuneko La Rotonde gelan. Urriaren 18ra arte egonen da ikusgai.
11 SEPT. 2026




