Auzolanaren balioa Hatortxuren txandetarako deialdi berrian

#6718taupada izenburupean ari da Hatortxu Rock bere 20. edizio berezi honetarako boluntario kanpaina egiten, 6.718 txanda betetzea behar baitute uztailaren amaieran Lakuntzan izango den elkartasun jaialdian. 

Auzolanaren balioa eta izaera indartu dituzte gaur bertan kaleratu duten bideo eder honetan, «guztion lan boluntarioarekin izango gara libre» esanez amaitzen den ikusentzunezkoan. Jaialdiaren webgunean eman ahal da izena txandetan parte hartu ahal izateko. 

04 JUIL. 2017