‘San Juan’ baleontzia, uretatik gertuago, eta ‘Victoria’, errealitaterako bidean

Itsas kultur ondarea berreskuratzea, zaintzea, ezagutaraztea. Horixe Pasaiako Albaolaren helburua. Sortzen ere ari dira ondarea, esate baterako ‘San Juan’ baleontzia berriro eraikiz. Bertatik bertara ikusi ahal izan dugu duela lau urtetik hona lanek izandako aurrerapena. Oraindik ez dago uretaratzeko moduan, baina egitura nagusia bukatuta dago. Eta ondoren? Ba Elkanoren ‘Victoria’ berreraikitzea izango litzateke hurrengo helburua, munduari bira osoa eman zion aurreneko ontzia hain zuzen ere.

09 MAI 2018