2026 MAI. 05 - 05:01h Piper gorri, gazta eta ziazerba tarta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 6 lagunentzatOrea: 180 g irin, arrautza bat, 50 g gurin, gatza. Betegarria: tipuleta bat, 300 g piper gorri, 200 g urdaiazpiko egosi, 150 g ziazerba, 100 g ardi gazta, 3 arrautza, 250 ml esne-gain, olioa, gatza. Zailtasuna 3Orea:1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.2. Erdian gatz pixka bat, arrautza eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. 3. Tapatu eta hozkailau ordu betez beratzen utzi.4. Tarta molde bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.Betegarria:1. Piperra garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera eta tapatu. Piperra zuritu, haziak kendu eta zerrendatan moztu. Olio pixka batekin erregosi.2. Txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi.3. Txikitutako ziazerba gehitu eta erregosi.4. Txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.5. Arrautzak eta esne-gaina irabiagailuarekin nahasi. Barazkiak eta birrindutako gazta gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.6. Moldean nahasketa jarri.7. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20-25 minutuz. 8. Moldetik atera eta sei zatitan moztu. Beroa jan.