
Hendaiako Gure Ikastola bigarren eraikin bat egitekoa zen. Egitasmoa azaldu zutenetik urte bete igaro den arren, oraindik ez da egitasmoa bete. Egoera horretan heldu da Patrick Dallennes Baionako suprefetaren gutuna.
Idatziak debekatu egiten dio Hendaiako Herriko Etxeari eraikin berria diruz laguntzea. Debekua arrazoitzeko, 1850eko ‘Falloux Legea’ jarri du mahai gainean Dallenes-ek. Legeak debekatu egiten du diru publikoa eskola pribatuei ematea.
Behin baino gehiagota salatu du Seaskak lege hau eta bertan behera lagatzeko ere eskatu du. Hur Gorostiaga Iparraldeko Ikastolen Federazioko lehendakariak argiki azaldu du egoera. Haren arabera, lege hori «zorroztasunez» aplikatuz gero, «gure zentroen %90 dira kolokan».
Egoera honen aurrean, debekuari aurre egiteko manifestazioa deitu du Seaskak.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)


