PPk ohar batean jakinarazi duenez, EAJrekin akordioa lortu du 2014ko Bizkaiko aurrekontuak aurrera ateratzeko.
Esther Martinez alderdi horrek Batzar Nagusietan duen bozeramaileak eta EAJren eledun Lorea Bilbaok sinatu dute akordioa gaur goizean. Unai Rementeria Lehendakaritza foru diputatua eta Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatua ere bertan izan dira.
Hitzartutakoaren arabera, PPk aurrekontu proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak erretiratu egingo ditu, eta zuzenketa partzialak ere bai, adostutakoak izan ezik. Gainera, beste alderdien zuzenketak ez babesteko konpromisoa hartu du.
Akordioak ekonomia, gizartea, garraioa eta kultura alorrean hamabost neurri inguru aurreikusten ditu. Horien artean daude Algortako portu zaharra birgaitzea, AP-68 autobidea erabiltzen duten bizkaitarrentzat hobariak ezartzea, gazteentzako deskontu bonua ezartzea garraioan eta 2014ko hiruhilekoa baino lehenago Bizkaiko txartel turistikoa abian jartzea.
Joan zen astean Arabako aurrekontuen inguruko akordioa itxi zuten EAJk eta PPk, baita Gasteizko Legebiltzarrerako kontuetarako ere.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

