
Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren ibilgailu ugarik lagunduta, Iberdrolako langileak Gasteizko Errekaleor auzora joan eta bertako zeinbat eraikinetan argindarra moztu egin dute.
Proiektu autogestionatuan parte hartzen duten gazteak argindar mozketa ekiditen saiatu dira eta polizia haien aurka oldartu da.
Gazteetako batzuk identifikatu eta inputatu egin dituzte, «desobedentzia» delituak egotzita.
EH Bilduko zenbait ordezkari, tartean Estitxu Breñas, Kike Fernandez de Pinedo edo Antxon Belakortu han izan dira, egoera bertatik bertara jarraitzeko.
Kableak kenduta, alde egin dute Iberdrolako beharginek.
Twitter bidez Errekaleor Bizirik-ek jakinarazi duenez, borra luzagarriak erabili dituzte oldarraldietan.
KARGAK ERREKALEORREN!!!! IDENTIFIKATZEN HASI ETA PORRA EXTENSIBLEAK ATERATZEN BUKATU DUTE!!! ETORRI LAGUNTZERA!!!!! pic.twitter.com/hTrI0CvTK3
— Errekaleor bizirik! (@Errekaleor) marzo 31, 2015
Iturri beraren arabera, gazte bat artatu behar izan du anbulantziak.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
