
Ibai Aginaga Berangoko euskal preso politikoari 2022ko martxoan egindako harreran parte hartzeagatik «terrorismoaren gorazarrea» egitea leporatuta, 16 auzipetuen aurkako makroepaiketa hasiko da ekainaren 8an Madrilen, Auzitegi Nazionalean.
16 euskal herritarrek 36 urte baino gehiagoko espetxe zigor eskaerei, 171 urteko inhabilitazio eskaerei eta 75.900 euro baino gehiagoko isunei egin beharko diete aurre.
Larunbat honetan, Berangokoekin Elkartasun Komiteak deituta, mobilizazioa egin zuten Algortatik Bernago. Ehunka lagun bildu ziren, ‘‘Eskubide zibil eta politikoen defentsan amnistia’ esaten zuen pankartaren atzean. «Epaiketa hau ez da ongi etorri baten aurkako auzia, adierazpen askatasuna eta militantzia politikoaren aurkako auzia baizik, beraz, oinarrizko eskubide zibil eta politikoen kontrako erasoa da», adierazi zuten.
Mobilizazioaren amaieran Mikel San Sebastian preso politikoak kartzelatik helarazitako bertsoak entzun zituzten, eta auzipetutakoek «ongietorri askeak» eskatu zituzten. «Epaitegi faxista batek ezarriko duen epaiaz harago, herriaren erantzun politikoak sententzia argia» eman duela txalotuz: «Hemen herri aske baten aldeko grina dago».
Eta epaiketaren aurrean, ez direla makurtuko adierazi zuten. «Gure militantzia eta konpromiso politikoagatik, ezin gara etsaiaren aurrean makurtu. Epaiketa hau Euskal Herriaren askatasunaren aldeko bozgorailu bezala erabiliko dugu».

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor

PP, Vox y UPN impulsan concentraciones para «salvar Ceuta», también en Euskal Herria
