
Kale egoeran zegoen 23 urteko pertsona bat hil zen pasa den asteazkenean Donostian, ‘Irutxuloko Hitza’-ri Udalak baieztatu dionez. Udaleko iturriek adierazi dutenez, asteartetik asteazkenerako gauean, 04:00ak inguruan, Erdialdeko Bergara kalean aurkitu zuten hilda gaztea. Aipatu iturriaren arabera, pertsona identifikatua zuten eta Ertzaintza kasua ikertzen ari da.
Iazko azarotik hona kale egoeran zeuden lau pertsona hil dira Donostian, bi azaroan eta abenduan, beste bat otsailean, eta aste honetakoa laugarrena. Azken datuen arabera, 500 pertsona inguru daude kale egoeran Gipuzkoako hiriburuan.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ohar baten bidez salatu du «kale egoerako heriotzek arduradunak dituztela», eta adierazi du «etxegabetzeeak gertatzen ari diren honetan, La Sirena aterpetxean plazak hutsik daudela».
Egoera honen aurrean, manifestazioa deitu du larunbaterako. Bulebarretik irtengo dira 12:00etan, haien aldarriak zabaltzeko asmoz: «Guztiontzako kalitatezko bizi baldintzen alde eta etxegabetze guztien aurka antolatzeko dei egingo dugu», adierazi dute ohar batean.

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo

«Guk nahi dugun jai eredua lortzeko hau da bide bakarra»

Detenidas 14 personas por desórdenes públicos en la última noche de Aste Nagusia de Bilbo

Hernani y Errenteria responden con hechos a las insinuaciones de Insausti sobre el sinhogarismo
