
Stop Desahucios Gipuzkoa plataformak Irunen, irailaren 7an, ezarrita dagoen kaleratze-agindua bertan behera uzteko eskatu dio Kutxabanki. Jakinarazi dutenez, Lorena 2017tik bizi da bere etxean, haren bost seme-alabekin, eta «ezer jakin gabe», banketxeak enkantean eskuratu zuen etxebizitza. Hori horrela, orain kontratua berritzeari uko egiten diote jabeek eta kaleratze arriskuan da familia.
Iazko ekainean eman zen etxegabetzeko agindua, baina epaileak erabakia bertan behera utzi zuen 'gizarte-ezkutuak' neurriari esker. Aurtengo otsailean, ordea, espainiar Kongresuak indargabetu egin du neurri hori PP, Vox eta Junts alderdien ezezkoagatik, eta etxegabetzeko agindua martxan jarri da berriz ere.
Azpimarratu dute Irungo udalarekin jada bi bilera egin eta Gipuzkoako Batzar Nagusietara jo duten arren, Kutxabankek jarrera «itxia» mantendu duela.
Plataformak gogorarazi dio Lakuari, Etxebizitza Legearen arabera, hutsik dauden bizitokiak desjabetzeko eskubidea duela horiek ez badute bizileku-funtzioa betetzen. Bestalde, Kutxabanki zehaztu dio Gasteizko Gobernuaren esku jarri behar dituztela hutsik dauden etxebizitzak, alokairu sozial «eskasa» eta «kolapsatua» indartzeko.

El relevo de Xabier Lapitz por Miriam Duque en ‘En Jake’ genera controversia en redes

Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto

¿Guerra sucia o gamberrada macabra? 25 años de la tragedia del Txioka

Turista sionistek mehatxuak egin zizkieten Palestinaren aldeko manifestariei Iruñean
