«Euskadin Europa barneko abiadura handiko trenen belaunaldi berriaren garapena gidatuko du Talgok gidatutako ‘BasqTrain 35’ proiektuarekin», halaxe iragarri dute astelehen goiz honetan Lakuako Gobernuko Industria Sailak eta Talgoko zuzendaritzak. Proiektuaren nondik norakoak ematerakoan Euskal Herrian 140 enplegu baino gehiago sortzea aurreikusten dutela azaldu dute, 105 milioiko inbertsioarekin hiru urtetan.
Aurkeztu berri duten proiektuak Europako herrialde guztietan lan egin dezakeen abiadura handituko tren berri bat garatuko duela adierazi dute, «trakzio modular eta jasangarriarekin», zehaztu dute. Helburua «trenbide-zatiketari» erantzutea dela argitu dute: «Izan ere, trenak estatuko merkatuetarako fabrikatzen dira, eta horrek herrialdeen arteko mugimendua zailtzen du eta ekoizpen-kostuak garestitzen ditu».
Kualifikazio handiko 140 enplegu baino gehiago sortzea aurreikusten dute, 105 milioiko inbertsioarekin hiru urtetan, eta horietatik 75 milioi I+Gra bideratuko direla diote. Aurkezpen ekitaldian Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Mikel Jauregi, Lakuako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua; eta Jose Jainaga, Talgoko presidentea izan dira.
Etxanobek nabarmendu du Bizkaia «berrikuntzarako lurraldea» dela, «etorkizuneko trenak diseinatzeko anbizio bat aurrera doan proiektu bihurtzeko gaitasuna dugulako». Eta gaineratu du proiektu eraldatzaileaz hitz egiten dutenean «tren eraginkorragoez, material berriez, digitalizazioaz eta mugikortasun iraunkorrago baterako irtenbideaz» ari direla.
Lakuako Industria Sailburuak berriz, azpimarratu du proiektu berri honen bidez «jauzi bat» eman nahi dutela abiadura handiko teknologia propioen garapenean: «Euskadin Europa barneko abiadura handiko trenen belaunaldi berria garatzeko gaitasun industriala eta teknologikoa dugu». Eta zehaztu du: «Erabakigunean Euskadin daudenean, industriak ez du bakarrik ekoizten; erabaki, ikertu, teknologia garatu eta berritu egiten du».
Talgoko presidentearentzat ere, lurraldeak hartzen duen garrantzia azpimarratzekoa da, «berritzen jarraitu behar dugu merkatu global batean lehiatzeko eta merkatuko aktore onenen artean egoteko». Bestalde ohartarazi du «sistema osoa trakzionatuko duten konpromisoak» hartzen dituztela, «konpromiso zehatz eta neurgarriak». Besteak beste, abiadura handiko trenen energia-eraginkortasunaren abantaila handitzea, gaitasun handiagoak bultzatzea industrializazio aurreratuaren eta IAren bidez; autoen moldakortasuna berritzea, mundu osoko hainbat herrialdetan barrena ibili ahal izateko; erabiltzailearen esperientzia hobetzea, erosotasun- eta irisgarritasun-soluzioekin, abangoardiako posizioa sendotzeko eta monitorizazio adimentsuaren bidez mantentze prediktiboko eta digitalizazioko sistemak ezartzeko.
Talgok gidatutako proiektuak 12 euskal enpresa bultzatuko ditu, horietatik 10 ETE, eta MAFEX klusterraren laguntza izango du. Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hainbat zentro teknologiko eta eragile inplikatuko ditu, CEIT buru dela.
25 proiektuetatik 19 abian
‘Euskadi 2030’ Industria Planak lidergo publiko zein pribatuko 23 proiektu jasitzen zituen hasiera batean; horiei, lidergo pribatuko beste bi proiektuko gehitu zaizkie: ‘Zero Emissions Marine Boat’ eta ‘Nanomedikuntzarako hidrogel adimendunak’.
Gaur egungo 25 Proiektu Eraldatzaileetatik 19 jarri dira dagoeneko abian: horietatik 11 sektore publikoak gidatzen ditu eta 8 sektore pribatuak.

Sánchez, Abdul-Jabbar y una carrera por la pole entre EH Bildu y PNV

Una violenta y fuerte tormenta inunda calles y provoca cortes de luz en Bilbo

29N: Sánchez adelanta elecciones con la vivienda como ventana de oportunidad contra la derecha

Los precios que publica Idealista ya están un 29% por encima de lo que firman los notarios
