
1.800 bertsozaleren aurrean, txalo artean eta goxo aritu zen Eibarko seikotea Ipurua kiroldegian. Eta bidea gozatu izanaren lekuko saio amaieran emandako besarkada kolektiboa. Espektatiba handia zen pasa den larunbateko saioan. Tartean, Alaia Martin eta Nerea Ibarzabal, 2022ko txapelketako finalistak izaki, lehiara batu zirelako orduan.
Ibarzabal gailendu zen 740 punturekin. Amets Arzallusengandik, Larraun-Lekunberriko irabazlearengandik, gertu. Azken honek 746 puntu eskuratu baitzituen. Bigarren postuan, Alaia Martin. Oiartzuarrak 722 puntu eskuratu zituen eta sailkapen orokorrean laugarren dago une honetan. Hirugarren, Miren Artetxe. 713 puntu eta erdi eskuratuta, sailkapen orokorreko bosgarren postua darama. Laugarren Oihana Iguaran gelditu zen, 701 puntu eta erdirekin, seigarren kokatu da sailkapenean. Nerea Elustondorentzat izan zen bosgarren postua 696 punturekin; sailkapen orokorrean zazpigarrena da bera. Eta azkenik, Asier Azpiroz, 642 puntu eta erdi eskuratuta sailkapen orokorreko 11. postuan dago.
NAIZ irratia zuzenean
Larunbat honetan Gernika-Lumon ariko dira kantuan Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Ane Labaka, Aner Peritz eta Joanes Illarregi. Sarrerak agortuta daude honezkero, baina NAIZ irratiak zuzenean eskainiko du saioa 16:30etik aurrera. Horrez gain, NAIZeko harpidedunek bina sarrera bikoitzerako zozketan parte hartzeko aukera dute Harpidedunen Txokoan.

EH Bildu refuerza su acción política con la aportación de David Fernàndez

EGI disfraza a Otegi y Aizpurua de guardias civiles y le responden con su denuncia de torturas

Tres personas fallecidas en un accidente laboral en una instalación ganadera de Pitillas

GARA eta Gu ere bai batu egin dira, Euskal Herriko selekzioen aldarria kalera ateratzeko xedez

