Motor gidari bat hil da Baionan izandako istripuan
Ezbeharra Akitania etorbidean gertatu da, Baionan. Motor gidariak auto baten aurka talka egin eta istripuaren tokian bertan hil da.
Naiz.info
Baiona
Motor gidari bat zendu da gaur goizean Baionan. ‘Sud Ouest’ egunkariak jakitera eman duenez, ezbeharra goizeko 10ak jo aurretik gertatu da Lapurdiko hiriburuan.
Akitania etorbidean jazo da istripua eta, iturri horien arabera, gidariak auto baten aurka talka egin eta lekuan bertan hil da.
Istripuak auto-pilaketak sortu ditu.