
Xabier Olanok, EH Bilduk Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko duen hautagaiak, azken lau urteetako proiektuarekin jarraitzeko konpromezua adierazi du eta horretarako «gehiengo osoaren beharra» dutela azpimarratu du. Modu hau ulertzen du, egindako «aldaketetan sakondu eta atzerapausorik ez emateko» aukera bakarra bezala.
Modu honetan, Euskal Herriak «bere bidea egiteko unea» duela adierazi du Olanok, hau lortzeko tresna erbakitzeko eskubidea dela gehituz. Bide horretan EAJ-ri «elkarrekin aurrera egiteko» eskua luzatu diotela gogoratu du eta zentzu horretan kokatu du Ficoban egindako eskaintza. Honela, maiatzeko udal eta foru hauteskundeen ostean erabakitzeko eskubidearen alde dauden eragile politikoen artean gehiengoa osatzea proposatu du EH Bilduk.
Hala ere, gogora ekarri du EAJ-k ezezkoa eman ziola aukera honi. Ezezko honen atzean jeltzaleen hauteskunde kanpaina dagoela iritzi du koalizio abertzaleak, eta «edozein preziotan» Gipuzkoako Foru Aldundira itzuli nahi dutela «unionistak bidai lagun izan behar baditu ere». «Eta gainera errauste planta bezalako proiektuak besapean hartuta etorri nahi dute», gehitu du.
Dena den, prozesuak aurrera egingo duela segurutzat jo du.«Seguru gaude EAJ-rekin edo gabe euskal herritarrek konpromisoa hartu dutela».
Honela, «aldaketa sozialean, erabakitze eskubidean eta Gipuzkoan aurrera egiteko» gehiengo osoa lortzea guztiz beharrezkotzat jo du.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

