Nafarroako Parlamentuak «Bertsolaritza irakaskuntzan» mantentzeko eskatu du
Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak «Bertsolaritza irakaskuntzan» programa mantentzeko eskatu zion atzo Nafarroako Gobernuari. Mozio horrek PSN, Bildu, Aralar-NaBai, Izquierda-Ezkerra eta PPren babesa jaso du, UPNk soilik bozkatu zuen kontra.
Onartutako mozioak nabarmentzen du «azken 27 urte hauetan Nafarroako Bertsozale Elkarteak egin duen lana, horren fruitu ona eman duena», eta bere kezka agertzen du «ikasketa eremutik bertsolaritzaren transmisioaren lana desagertu egin daitekeelako». Hori dela-eta, Parlamentuak eskatu zuen bertsolaritza sustatzen duen programa «manten dezala eta haren egonkortasuna ahalbidetuko duen moduan finantza dezala».
Nafarroako Bertsozale Elkarteak oso positiboki baloratu zuen Parlamentuak programari ematen dion babesa, baita azken asteetan ikastetxe, udal eta mankomunitate, elkarte, erakunde eta norbanakoek eskainitakoa ere.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
