Adifen esku hartzea izan duten AHTren obra esleipen guztiak geratzeko eskatu du EH Bilduk

Lakuako Gobernuak Adifek esleitutako lanak geratzen ez baditu, «Euskal Herriaren ere Corsan-Corvian enpresaren jokabidea argitu arte», EH Bilduk iragarri du legez besteko proposamena eramango duela Legebiltzarrera, obrak geldiarazteko.

NAIZ.INFO|GASTEIZ|2014/05/05

Guardia Zibilak bederatzi lagun atxilotu eta bederatzi bulego miatu ditu AHT eraikitzeko obretan ustezko ustelkeria kasu bat dela-eta.

Euskal Herria Bildu koalizioak eskatu du Adifen esku hartzea izan duten esleipen guztiak «berehala» bertan behera uzteko. Dani Maeztu legebiltzarkidearen esanetan, «euskal herritarrei barre egitea eta errespeturik eza adieraztea litzateke diru publikoa lapurtu duen enpresa abtekin elkarlanean jarraitzea, kasua argitu arte, behinik behin».

Corsan-Corvisan enpresa ikertzen ari da Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltza, Euskal Herrian AHTren lau zati eraikitzeko lanetan diharduena.

«Espainiako Gobernuarekin AHT eraikitzeko daukan harreman esparruaren baitan, eskatu dezala Adifek esleitzeko dituen obra guztiak geratzea eta esleitu dituen guztiak zehaztasunez ikertu ditzala» eskatu dio Maeztuk Lakuako Gobernuari.

«Ikerketa egiten den bitartean, Adifek parte hartu duen zati guztiak geratu beharko lirateke», nabarmendu du legebiltzarkideak.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK