Naiz
Andoain

Oscar Cadenas presoaren senideek istripua izan dute

Oscar Cadenas euskal presoaren senidek istripua izan dute Murcia IIko espetxetik bueltan zirela. Bidaiatzen zuten ibilgailuak kamioi baten aurka talka egin du. Hala ere, guztiak onik daude.

Oscar Cadenas euskal presoaren senideek trafiko istripua izan zuten atzo arratsaldean Murcia IIko espetxetik Euskal Herrira bidean zirela. Zehazki, Andoainen izan zuen ezbeharra.

Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, senideak zihoazen ibilgailuak kamioi baten aurka talka egin zuen. Hala ere, guztiak onik daudela adierazi dute. Bost lagun zihoazen autoan, tartean Mexikotik etorritako Cadenasen alaba.

Etxeraten arabera, sakabanaketak 2014ean eragiten duen seigarren istripua da. Ildo horretan, sakabanaketarekin amaitzea exijitu du beste behin ere.