NAIZ

Kilometroak festa Orion, «Erria txikota!» lemapean

Milaka lagun batu dira Orion Kilometroak jaialdia ospatzeko. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, «aurreikuspen guztiak bete dira». «Euri tantak gelditzearekin batera, Orio gainezka egon da», gaineratu dute.

Kilometroak jaialdiaren irekiera ekitaldia. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS9
Kilometroak jaialdiaren irekiera ekitaldia. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS9

«Erria txikota!» lelopean ospatuk da igande honetan Orion Kilometroak jaialdia. Milaka lagunek bat egin dute euskararen aldeko festan eta giroan murgiltzeko adin guztietarako eskaintza kulturala izan da kostaldeko herrian. Musikari dagokionez, Gozategi, Bide batez, Zea Mays eta Triki ta ke bezalako taldeak aritu dira.

Irekiera ekitaldian Kilometroak jaiaren sortzaile Josu Erguin eta Antonio Campos Orioko Herri Ikastolako lehendabiziko lehendakariak hartu dute parte. Eguerdi partean, berriz, Ikastolako lehen belaunaldiko ikasleen gurasoei eta Anjel Lertxundiri egin zaie omenaldia.

Erronka ekimenaren bigarren edizioa ere egin da, Gipuzkoako 20 ikastolaren parte hartzearekin.

Komunikabideetara igorritako lehen balorazioan «aurreikuspen guztiak» bete direla nabarmendu dute

«Orio gainezka egon da euri tantak gelditzearekin batera» eta Orio «herri txikia izanik, Kilometroak Jaia ondo antolatzeko gaitasuna izan duela erakutsi du, bai erabakiak hartzeko eta baita azken uneko ezustekoei erantzuteko garaian ere», gaineratu dute oharrean.

«Eremua ez hain handia izanda ere, jendea lasai eta eroso egotea lortu da, eta hori hasieratik izan da antolatzaileen xedeetako bat», nabarmendu dute.

Ildo horretan, «eragile guztien artetik parte-hartze itzela izan da eta hori jarduera guztietan» nabaritu dela esan dute.