
Abenduaren 5etik 8ra ospatuko den Durangoko Azokaren 49. edizioaren atzera kontaketa hasi da, kartelaren aurkezpenarekin. Marta Cardenas margolari donostiarrak (1944) egin du. Azken bi urteetan egin bezala, aurten ere euskal artista bati enkargatu dio irudia Gerdiagak.
Cardenas bera, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakaria eta Txelu Angoitia argazkilari eta Gerediagako kidea izan dira aurkezpenean, Azokan Szenatokia bihurtzen den San Agustin Kultur Gunean.
Cardenasek esan duenez, proba asko egin zituen kartela egiteko, Kartelaren «argitasuna» nabarmendu du eta fondo horia koloreen artean «distiratsuena» delako hautatu duela azaldu du.
Mujikak, berriz, esan du ilusioz heldu diotela aurtengo edizioari eta erronka urtero joaten direnak itzultzeaz gain, belaunaldi berriak erakartzea dela. Antolakuntzari buruzko datu zehatzik ez du aurreratu, baina Azoka «plazaz betea» izango dela ziurtatu du. Hala, ikasleen egunerako eskaerek gora egin dute, erakusmahaiek ere bai eta guneetako egitarau asko berehala bete direla adierazi du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales
