
1997az geroztik Baztan, Bertizarana eta Malerrekan diharduen Xaloa telebistak «jauzi kualitatiboa» iragarri du gaur, Iruñerrian ere emititzen hasiko baita aste gutxi barru. Topagunearen, Tokikomen eta Udalbiltzaren babesa jaso du.
Ondo bidean, Xaloa Telebistak abenduan ekingo dio Iruñerrirako lehen probako emisioak egiteari, urte berriarekin batera programazioa egonkortzen joateko.
Lanean hasteko, baina, Xaloak hainbat inbertsio egin behar ditu tresnerian. Adierazi dutenez, garrantzitsuena multiplex emisorea da. Gailu horrek seinale digitala igortzen du eta, Xaloak ez ezik, Iruñerrian lizentzia lortu duten Hamaika eta Abian telebistek ere erabili ahal izango dute martxan jarri nahi dutenean. Horrekin batera, Xaloak bi errepikagailu behar ditu, Elo eta Ezkaba mendietan, Iruñerriko eremu osoa estali ahal izateko.
Azpiegitura horren guztiaren kostua 50.000 eurokoa da eta hori finantzatzeko crowdfunding edo diru bilketa kanpaina abiatu dute karena.eu plataformaren bidez. Karena lehen crowfunding plataforma euskalduna da, auzolanean oinarritutako proiektuek finantzazioa lortzeko bitartekoa.
Karenak lortzen duen sarreren zati bat euskarazko proiektuak berrelikatzera bideratzen da automatikoki, eta hori izan da plataforma honi lehentasuna emateko funtsezko arrazoia.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
