NAIZ

Ofizialtasunaren aldeko aldeko aldarria Bilboko kaleetan

Euskal selekzioaren eta Kataluniaren arteko partidako giroa berotuz joan da egun osoan Bilboko kaleetan. Arratsaldean ofizialtasunaren aldeko desfilea antolatu du Jauzia ekimenak.

Jendetza batu da Bilboko erdigunean. (ARGAZKI PRESS)
Jendetza batu da Bilboko erdigunean. (ARGAZKI PRESS)

Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren arteko partida abiatu aurretik, festa giroa eta aldarrikapena dira nagusi Bilboko kaleetan. Egun osoan zehar Areatzan jarraitzaileentzako gunea ezarri dute partida berotzen hasteko eta Alde Zaharretik ere jende andana izan da Euskal Herriko txoko ezberdinetatik zein Catalunyatik iritsi direnak.

Bestalde, Jauzia ekimenak Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko kirol desfilea antolatu du 19.00tan. Moyua Plaza eta Bihotz Sakratuaren artean burutu da ekimean eta 80 bat kirolari inguru bildu dira. Besteak beste, modu ofizialean lehiatzen den Sokatirako selekzioa bere osotasunean izango da. Baita ere errugbiko selekzioa, ur kiroletako delegaritza handi bat eta beste hainbat kirol.

Behin desfilea amaituta, Josu Bergara abeslariak Mikel Laboaren ‘Txoria txori’ eta Lluis Llach-en ‘L'Estaca’ kantak abestuko dituzte eta bufandak zerura astinduz, Euskal Selekzioen ofizialtasuna aldarrikatuko dute.